Bixi-Bixi

2021-06-09 BIXI BIXI/SISIFOREN PAPERAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Eka 21 0

Dorleta Urretabizkaia aktorearekin “Sisiforen paperak” Euskaldunon Egunkariaren itxieran oinarritutako antzerki lanaz aritu gara.

2021-06-02 BIXI-BIXI/AHOTSAK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 02 Eka 21 0

Eta hilabetean behin egin ohi dugun moduan Euskal Herriko  Ahotsak guneko Izaskun Gastonekin, gai beretik tiraka, dantzari buruzko lekukotasunak, hainbat lagunek zein oroitzapen duten gazte denborako dantza saioetatik entzun ahal izan dITugu.

2021-06-02 BIXI BIXI/BAKARNE ALTONAGA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 02 Eka 21 0

Bakarne Altonagarekin aritu gara “Guziak Dantzari” Dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX), saiakera argitaratu berri du Manuel Larramendi Ikerketa saria lortuta

2021-05-26 BIXI-BIXI/KUTXA BIRA BARTZELONAN/EÑAUT ARRETXE

Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Mai 21 0

Eñaut Arretxe segurarra Bartzelonatik han nola bizi izan zuten KUTXA BIRA ekimena kontatzen.

2021-05-26 BIXI BIXI/alba Mendoza

Bixi-Bixi, Irratsaioak 26 Mai 21 0

Goiztiri AEKko ikaslea den Alba Mendoza Moreno Beasainen bizi den Madrildarrarekin aritu gara.

2021-05-19 BIXI BIXI/ ENEKO BIDEGAIN

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Mai 21 0

Eneko Bidegain izan da gurekin.“Jon Bilbao ikertzaile gonbidatua 2021” katedra irabazi du. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko KoLaborategia laborategiko ikertzailea etaIkus-entzuneko Komunikazioa graduko irakasleak da. Beka horri esker, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak bertatik bertara, aztertu ahal izango du, batetik, Euskal Herriko jatorriko AEBko diasporako kideek Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak eta, bestetik, kide horiek euskal lurraldetasunari buruz duten ikuspegia.Bi hilabetez egongo da Eneko Bidegain ikertzailean Renoko unibertsitatean. Ikerketaren emaitzak jardunaldi akademiko batean aurkezteko dira.

2021-05-12ko BIXI-BIXI/HITANOA ETA HKA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Mai 21 0

HITANOAZ eta HIKA aritu gara Lierni eta Felixekin. HITANOA bultzatzeko eta birbizi arazteko helburuarekin sortzen ari diren ekimenez aritu gara hizketan, Ibarrakoaz Lierni Arozena Zubizarretarekin eta Tolosaldeko beste hainbat ekimeni buruz Imanol Artola Felixekin.

2021-05-05 BIXI-BIXI/JON URDANGARIN, DRINDOTS TALDEA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 06 Mai 21 0

Jon Urdangarin Drindots taldeko kantariak Lazkaon ostiralean izango den Drindotsen ibilerak emankizuna aurkeztu digu

2021-05-05eko BIXI-BIXI/ JOSE MARI ESPARZA+AHOTSAK/GERNIKAKO ARBOLA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 06 Mai 21 0

Gernikako Arbolaren biografia aurkeztu dugu Jose Mari Esparza Zabalegi liburuaren egilea lagun hart uta.

2021-04-28KO BIXI-BIXI/Farri Macip, Eñaut Arretxe eta Maika Etxekopar

Bixi-Bixi, Irratsaioak 28 Api 21 0

Bartzelonan den Farri Macipekin Eñaut Arretxe segurarra bere euskara irakaslea aritu da Okzitanierari buruz hizketan.
Antzerkilari bat ere gurekin aritu da Maika Etxekopar xuberotarra hain zuzen ere. Astero bezala baita Gabino Murua ere.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika