Albisteak

JOXE LANDA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Uzt 22 0

Gaur gehiago nabarmenduko da euritarako joera gutxi botako badu ere. Ipar haizeak pixka bat mugituaz lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu ipar partea dezente zikinduaz eta euri mehatxua bai baina gutxi botako  du dotoreziak galanki galduaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia euri mehatxu eta guzti baina premiak asetzeko ez da ezer izango, bihar berriz ere garbitze aldera joko duelarik. Asteburuan oso eguraldi ona elementuak modu onean direla.

BETZAIDA URTAZA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 29 Uzt 22 0

 

Betzaida Urtaza ipuin sortzaile eta kontalariak uda giroan mugilduta dago eta bihar Oñatin izango duen ipun kontaketa baten berri eman digu. Honekin batera, abuztuan ekintza gehiago dituela aipatu digu.

MARISA BARRENA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 12 Uzt 22 0

Gure kolaboratzailea den Marisa Barrena wikilariak gaurko saioan emakume gehiago aurkeztu dizkigu.

ehunmilak

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Uzt 22 0

Gaurtik hasita eta igandera bitarte Ehunmilak Ultra Trail / g2h / mmm izango da. Azken berrien inguruan hitz egin dugu Andoni Zubeldiarekin.

UNAI ZABALETA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Uzt 22 0

Unai Zabaleta Leitzar kolaboratzaile saltseroa aurten ere gurekin izango da eta gaurkoan Gure Zirkuaz eta San Ferminen inguruan hitz egin dugu.

 

 

SUSTATU

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 07 Uzt 22 0

Sustatuko Luistxo Fernandezekin izan gara eta gaurkoan bi albiste hauek aurkeztu dizkigu: “Royalty Now, antzinako ospetsuak, artelanetatik haragiztatuak” eta “Euskarazko zenbakien etimologia, zenbaketa keinuetan oinarritua”.

SAN TELMO MUSEOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 06 Uzt 22 0

 

San Telmo Museoko Agurtzane Garayekin izan gara. Uztailaren 1etik abuztuaren 31era Urgulleko udako programazio zein izango den aurkeztu digu.

Ekinhaz

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Uzt 22 0

 

Legazpiko Ekinhaz osasun eta errendimendu zentroak gaurkoan tailer berezia eskainiko du. Gurekin izan da Mireia Alberdi dietista eta nutrizionista honen berri emateko.

MOTXILA LARANJA IHES KALEA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Uzt 22 0

Gaurkoan gertutik ezagutu dugu “Motxila Laranja ihes gela” abentura. Gurekin izan da Leire de Miguel, Ikertze elkarteko kidea ekimen hau aurkezten.

EDORTA UNAMUNO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 04 Uzt 22 0

Urdaibai Bird Center -ren uda garaian murgilduta daude eta hainbat ekintzen berri eman dizkigu Edorta Unamunok, baita, arrano Arrantzalearen inguruko hainbat albiste kontatu dizkigu ere.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika