ZirHika taldea hitanoa -bereziki noka- biziberritzeko sortu da, euskararen normalizaziorako. Xehetasunak eman dizkigu taldeko kide eta badihardugu elkarteko langile den Idoia Etxeberriak.
Gaurko saioan Bizkarsoro pelikulari buruz aritu gara Miren Basurtorekin. Besteak beste, zenbait gako eta informazio eman dizkigu pelikula hobeto edo sakonago ulertzeko.
Datorren asteburu honetan ospatuko dute 16. Sahara Crossa Ormaiztegin. Aurtengoa berrikuntzaz beterik dator gainera. Xehetasunak Garazi Hach Embarek Irizarrek eman dizkigu.
Euskal Herriko ibaien eta mendien karta jokoa sortu du Asier Urrutikoetxea galdakaotarrak, euskaraz eta Euskal Herriaz aritzeko baliabideak egon daitezen.
Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta egun hori izan dugu hizpide gaur Miren Basurtorekin, eta zenbait gogoeta egin dizkigu hizkuntzei buruz.