All posts by Segura Irratia

Archives Author

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 01 Mar 21 0

Goierri telebistako Ainhoa Ibañezekin, astean zehar izango dituzten berrien errepasoa egin dugu.

2021/03/01eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 01 Mar 21 0

Ateria seguru baina zikin samar, zeru sabaian ostarte batzuk agertu arren. Goizean hego haizea suabe baina gero dezente zakartuko da eta ufada gogorrak joko ditu. Horrek asko mikaztuko du giroa. Dotoreziak eta eguratsaren gardentasunak pixka bat irabaziko dute on aldia abian jarriz. Isobarak jita onean eta goi geruzak itxuroso direla, bikain portatuko da eguraldia egun batzuetan goxo eta atsegina mantenduaz. Beraz, gaur kili-kolo antzean baina bihartik egun batzuetarako zeharo ona, hego ukituko haize leunarekin tenperatura igoaz.

UROLA GARAIKO BERDINTASUN ARLOA/ JABETZE ESKOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Ots 21 0

Urola Garaiko berdintasun arloko teknikaria den  Esti Ripa Saez de Maturanarekin egin dugu hitzordua. Besteak beste, emakumeen etxeen inguruan eta jabetze eskolatik antolatu dituzten tailer interesgarrien berri eman digu.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Ots 21 0

Ostiraleroko legez, Amaia Gacia zinema adituak telesail eta film onenen errepasoa egin digu.

2021/02/26ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Ots 21 0

Apur bat aldatuko da eguraldiaren izaera haizea iparretik jarriz. Lainoak baxutik direla asko nabarmenduko da eguratsaren hezetasuna eta lanbro apur bat barreiatu ere bai batez ere Bizkaia aldean. Oso gutxi izango da hori eta ekialdean isobaren jitak eraginda, txukunago mantenduko da. Beraz, giroak petraltzeko joera agertuko du tenperatura beherantz abiatuta. Arratsaldean goizean baino freskoago ipar haize petralarekin.

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Ots 21 0

Laureano Telleriak , garai bateko kontuak eta konparaketak kontatu dizkigu. Bere mutiko garaitako eskolako kontuak, morroi kontuak, doktrina kontuak…

2021/02/25eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Ots 21 0

Gaur ere bikain hodei sare batzuk zeru sabaian mantendu arren. Euri arriskurik bat ere ez eta oso giro ona hego haize leunarekin kostaldea gehiago goxatuaz

2021-02-24ko BIXI BIXI/ EÑAUT ARRETXE SEGURARRA BARTZELONATIK

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Ots 21 0

Eñaut Arretxe segurarrak Bartzelonatik hauteskundeetan katalanaren erabilerari buruzko datuak eta hausnarketak eskainiko dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika