All posts by Segura Irratia

Archives Author

2021-03-23ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Mar 21 0

Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera iparraldeko borraskaren muturra hurbilduaz. Bere aurrekaldeak eraginda asko nabarmenduko da hobetzeko joera dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Haize leuna ekialdetik eta eguratsa eta zeru sabaia ia erabat garbi direla, dotorezi polita. Eguzkiak eta eki haize leunak asko nabarmenduko dute giroaren goxotasuna eta hurrengo egunetan ere berdintsu mantenduko da. Ostiralean akats txiki bat eta asteburu bikaina hurrengoa.

2021-03-17KO BIXI BIXI/JUAN LUIS ZABALA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 22 Mar 21 0

Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak urte batzuetatik hona elikatu duen Euskal Literaturaren Apalategiaren edukiak berritu ditu eta hainbat datu aipatuko dizkigu.

2021/03/22ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Mar 21 0

Itxura polita baina giro mikatza oraindik ipar haize zitalaren kulpaz. Pixka bat ekialdeagotik joko du eta baretze aldera eginaz, zertxobait goxatuko da giroa arratsaldean eta laino baxuak desagerturik, tankera hobea sumatuko zaio eguraldiari on aldi bikaina ate joka dela. Bihar udaberriaren aupada. Antizikloiaren isobarak modu hobean jarriz, asko irabaziko du eguraldiaren martxak. Beraz, gaur bukatuko da negu giroaren zaplazteko hau eta ttapa-ttapa udaberrian abiatuko da bihar egunean zehar galanki nabarmenduaz.

MOONDURA.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 21 0

Kit van camper|

Moondura-k kutxa kengarriak fabrikatzen ditu zure eguneroko autoa camping-car bihurtzeko. Modelo hauentzat pentsatuak dira Kangoo, Berlingo, Partner, Rifter, Caddy, Dokker eta horrelako ibilgailuentzat. Dena posible da kutxa honi esker: Jan, lo egin, eta bidaiatu.

NEKATUR/IDOIA AZKUNE

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 21 0

IDOIA AZKUNE, NEKATUR NEKAZALTURISMO ELKARTEKO KUDEATZAILEAREKIN EGUNGO EGOERAREN INGURAN HITZ EGIN DUGU (ERRESERBAK, SEKTOREAREN EGOERA, LABIK HARTUKO DITUEN ERABAKIEN INGURAN ETAB.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Mar 21 0

Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak aste honetako edukien berri eman digu.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mar 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak , Bruselak Covid pasaportea aurkeztu berri duela jakinarazi digu. Eta pasaportearen nondik norakoak aipatu dizkigu.

BIZI GIRA…KUTXA BIRA/IDOIA LOPETEGI

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Mar 21 0

‘Bizi Gira… Kutxa Bira’ ekimena hastear da ,martxoaren 20an , Argentinako Viedmako Euskal Etxean. Iparra Hegoako kideetako bat, Idoia Lopetegi Segurarra izan dugu xehetasunak ematen.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika