All posts by Segura Irratia

Archives Author

2021-03-24ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Mar 21 0

Gaur ere txukun eta epel tenperatura atzo baino gorago dela. Udaberri giro bikaina eguraldiaren elementuak modu onean direla. Hego ukituko haize leunak eta oskarbi dotoretik eguzkiak lagunduta, zeharo eguraldi ona, dotorezia eta giroaren goxotasuna  galanki nabarmenduaz. Udaberri giro jatorra.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA ZENTRUA/IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mar 21 0

Ekimena Psikopedagogiako Idoia Apaolazarekin gai hau jorratu dugu, Familia bakoitza mundu bat da eta bertan erlazionatzeko eta bizia ulertzeko era desberdinak daude.  familia dibertsitate zabala dago eta gaur gurasoetakoren bat gaixo dagoenean haurrarerengan sortzen duen egoeraz hitz egin dugu.

SEGURAKO UDALA/ ORIENTAZIO ZIRKULARRA PRENTSAURREKOA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mar 21 0

Seguran
3
Orientazio
Z
irkuito
sortu d
it
ugu
, zailtasun eta denbora
ezberdinekin. M
artxoa
ren
28an
, igandean,
inaugurazio froga egiteko
aukera
egongo
da.
Gipuzkoako
Orientazio
Taldeak
diseinatu
du
Goitur
eta
Segurako
Udalaren
laguntzarekin.
Kirola,
aisialdia
eta
turismoa
uztartzen
dituen
produktua
sortu
dugu.

ASTEKO SALTOKIA/BASMODEC PINTURA DENDA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mar 21 0

Asteko saltokiari begira jarri gara gaur goizean eta Beasaingo Orimendi kalean dagoen BASMODEC pintura denda ezagutu dugu, Jabier Ferrerasi eta Tamara Gaztañagari esker.

SIN MALA INTENCION/GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mar 21 0

Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizasori gaur beste 4 hitz jarri dizkiogu, UDABERRIA, IRTETEKO NAHIA, ASTRA-A-ZE-NEKEA,VOYAGER. Hitz hauekin abesti eder bat sortu eta eskeini digu.

2021-03-23ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Mar 21 0

Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera iparraldeko borraskaren muturra hurbilduaz. Bere aurrekaldeak eraginda asko nabarmenduko da hobetzeko joera dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Haize leuna ekialdetik eta eguratsa eta zeru sabaia ia erabat garbi direla, dotorezi polita. Eguzkiak eta eki haize leunak asko nabarmenduko dute giroaren goxotasuna eta hurrengo egunetan ere berdintsu mantenduko da. Ostiralean akats txiki bat eta asteburu bikaina hurrengoa.

2021-03-17KO BIXI BIXI/JUAN LUIS ZABALA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 22 Mar 21 0

Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak urte batzuetatik hona elikatu duen Euskal Literaturaren Apalategiaren edukiak berritu ditu eta hainbat datu aipatuko dizkigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika