All posts by Segura Irratia

Archives Author

2021-04-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Api 21 0

Gaur hobetze aldera egingo du goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Oskarbi samar eta epeltzeko joera nabarmenduaz, dezente nabarituko da giroaren goxotasuna. Antizikloiaren isobarak jita onean direla, asko hobetuko da egunean zehar dotoreziak eta goxotasunak irabaziaz.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, ipuinek haurrengan dituzten onuren inguruan hitz egin digu.

SIN MALA INTENCION/GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0

Sin mala intencion taldeko Gorka Lizasok gaurkoan ere gogotxu ekin dio guk jarritako erronkari. Bere diskoko TELEBISTA IZAN PIZTURIK kantuaren doinuekin, eta guk emandako lau hitzekin; ERREALA, ZEGAMA-AIZKORRI, KONTRAESANAK, ROCIO CARRASCO, abesti ederra sortu du.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0

SAN TELMO MUSEOko lagunak izan dira Goizerokoan. Saskigintzaren inguruko jarduerak jarri dituzte martxan eta hilaren 11rarte izango dira

2021-04-06ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Api 21 0

Gaur eguraldi petralagoa tenperatura beherago dela. Ipar haize zitala eta hodeiak arrastaka. Umel eta euri mehatxuarekin bazterrak busti ere bai pixka bat. Agian lurrarentzat behar adina ez baina giroa motel mantenduko da grazia gutxiko eguraldiarekin. Mendi puntaren batzuk elurrak zurituko ditu baina ez da asko izango. Bihar goizean izotza leku askotan baina egunean zehar hobetzeko joera sumatuko zaio, hobetzeko aldaketaren zantzuekin.

2021-03-31ko BIX-BIXI/ UXUE ALBERDI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Aste honetanBIXI-BIXI aritu ohi garen ordu berean lasai-lasai arituko gara UXUE ALBERDIrekin hizketan. Dendaostekoa azken liburuaz eta beste hamaika kontu eta hausnarketa. Ordu bete UXUE ALBERDIREkin. Asteazkenean 12k eta 5ean

KELLESENSA ONG/ AINHOA MONTES

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Eman orain zure dohaintza KELLESENSA ONGari berauen programak garatzen laguntzeko kanpaina martxan jarri dute.Ekarpen txiki batekin, irribarre bat marraztu dezakegulako. Hori azaldu digu erakundeko Ainhoa Montes Berastegiarrak.

EKAINBERRI

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mar 21 0

UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak aurkitu lurralde honetako kulturaren jatorrietara eramango zaituen zentzumenen bidezko bidai batekin erreplika zoragarri honen bitartez. Zure bisita osatu duela 14.000 urte gune honetan bizi ziren pertsonen bizimodua, ehizatzeko era edo sua egiteko modua sentituz.

2021-03-31ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Ez da bat ere aldatuko eguraldiaren martxa antizikloiaren isobarek lurralde hau modu onean hartuko dutelarik. Zeru sabaia ia erabat garbi eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin dela, giro goxo eta atsegina elementuak modu onean direla, hego haizea baretuaz. Beraz, gaur ere eguraldi on ona lurralde guztian.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika