All posts by Segura Irratia
Archives Author
2021-04-14ko BIXI-BIXI/
Bixi-Bixi, Irratsaioak 14 Api 21 0
Lazkaon ostiral honetan egingo duten Inaxiori ikasiak emanaldia Inaxio Usarralde berarekin, Saroi Jauregirekin eta parte hartzaileen artean izango den Iñaki Muruarekin aipatu dugu.
LAIOTZ HERRI ESKOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Api 21 0
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO haurrak izan ditugu ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun irratsaioan. Gaurkoan, Itsaso eta Juria izan ditugu.
Izarra Urdalleta Segurako Alkatea
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Api 21 0
Hilabetean behin Segurako Alkatea den Izarra Urdalletarekin hitzordua egiten dugu.
Gaurkoan, martxoan aurkeztu eta martxan jarri zen orientazio zirkuitua, Aste Santuko jai egunetan Turismo Bulegoak bildutako bisitarien datuak, errenta-aitorpena euskaraz egiteko aukera, euskararen erabileraren neurketa eta hainbat ikastaro eta Segurako kultur emanaldien galdeketaren inguruan aritu gara.
ASTEKO SALTOKIA KATTALIN ERRETEGIA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Api 21 0
Kattalin Erretegia gertutik ezagutu dugu gaurkoan, Arantxa Agirrezabalaren eskutik. Eguneko eta asteburuko menuak eta menu bereziak zeintzuk diren kontatu digu, baita txuleta on bat nola prestatu ere.

ARANTXA ELOSEGI
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Api 21 0
Eider Garcia Elosegiren amarekin izan gara gaurkoan, Arantxa Elosegirekin. Eider Garciak Biparesia espastiko bat dauka diagnostikatuta. Familikoek elkartasuna eskatu dute Eiderrek behar duen ebakuntzarako.
ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 21 0
ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiak , hilabetero eskaintzen digun tartean, bere lanaren kasu praktiko bat kontatu digu.
zailtasun edo gatazka emozional batekin kontsultara etorritako bezero
baten kasua jorratu dugu, hau da, pertsona arteko arazo bat zeukan bezero batena.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 21 0
GITBko Ainhoa Ibañezek astean zehar jorratuko dituzten gaien inguruan aritu zaigu hizketan.
2021/04/12ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Api 21 0
Asko aldatuko da eguraldia atertze aldera eginaz baina tenperatura behean dela mikatz mantenduko da giroa ipar haize petralarekin. Egunsentian busti antza baina atertzera egingo du eta lainoak saretuaz, itxura polita bai baina epeldu ezinean, grazia gutxiko eguraldia izango dugu. Hala ere hobetzeko joera sumatuko zaio nabarmen eta dotoreziari behintzat eutsiko dio hurrengo egunetan ere itxura politarekin. Beraz, onetik onera astean zehar dotorezi politarekin baina agian epeldu ezinean.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 21 0
Andoni Calvo kolaboratzaileak, udaberri honetarako moda tendentziak aipatu dizkigu. Baita, etxeko armarioa osatzeko, ezinbestean izan beharreko arropak aipatu dizkigu.