All posts by Segura Irratia

Archives Author

MIREN BASARAS

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 21 0

MIREN BASARAS EHU-KO MIKROBIOLOGIAKO IRAKASLEAREKIN, EGUNGO EGOERA, TXERTAKETA EGUTEGIA, ALDAERAK, GIZARTEAREN KEZKAK ETA UDA GARAIARI BEGIRA JARRI GARA.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 03 Mai 21 0

Astean zehar Goierriko hitzan jorratuko dituzten gaien eta albisteen berri eman digu Iñaki Gurrutxagak.

2021-05-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Mai 21 0

Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera, goizeko haize leunaren hego ukituarekin baina  geroko ipar ukituak ez dio tenperaturari asko igotzen utziko. Ostarteak nagusi zeru sabaian eguzkiaren agerraldi goxoekin. Haizea epeldu ezinean ibiliko da baina gutxi mugituko denez, ez du giroa asko mikaztuko eta galanki gauzatuko da hobekuntza epeltzeko joera martxan dela. Hurrengo egunetan ere nabarmen eutsiko dio epeltzeko joerari onaren maila irabazian dela. Beraz, astean zehar lurralde honetan behintzat bikain portatuko da.

ZINEMA ADITUA/AMAIA GARCIA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Api 21 0

Ostiralero moduan, azken filmen estreinaldiak ekarri dizkigu Amaia Gacia zinema adituak.

OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Api 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek datilekin eginiko errezeta goxo bezain osasuntxua aurkeztu digu.

2021-05-30eko EGURALDIA/JOXE LANDA-

Eguraldia, Irratsaioak 30 Api 21 0

Ipar haize petralarekin atzoko tankera mantenduko du gaur ere tenperatura behean dela. Zeru sabaia erabat estalia atzo baino pixka bat sareago baina ostarterik gabe. Euri mehatxua bai baina ipar partean oso gutxi botako du ateriari eutsi ezinean sumatu arren eta giro fresko eta petrala egongo da ipar haize zitalarekin. Astelehenean Maiatzari kaixo egin beharko zaio, izan ere igandean garbitu bai baina epeldu ez da bat ere egingo. Astelehenean udaberri giro jatorra martxan.

KILOMETROAK 2021: NEKANE ARTOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 29 Api 21 0

Kilometroak 2021 Goierrin ospatuko da “Batera, bagara, bat gara” lelopean

Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolek antolatuko dute urriaren 3an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.  Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria den Nekane Artolak argibide guztiak eman dizkigu.

SUSTATU

Irratsaioak 29 Api 21 0

Datorren astelehenean, maiatzak 3, hasiko da Egunean Behin jokoaren 7. denboraldia. Honen berri eman digu SUSTATUKO Luistxo Fernandezek, beste hainbatkonturen artean,

2021-04-29KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Api 21 0

Ipar haize petralarekin atzoko tankera mantenduko du gaur ere tenperatura behean dela. Zeru sabaia erabat estalia.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika