All posts by Segura Irratia
Archives Author
XIV. BINAKAKO PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIA/EMANEURRE TALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 21 0
Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia asteazkenean hasiko da eta txapelketaren antolakuntzaz arduratzen den Emaneurre taldeko Arkaitz Iztuetak honen berri eman digu Goizerokoan.
JUNEREN HEGOAK/YOLI MARTIN
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 21 0
Juneren Hegoak elkarteak haur-onkologiari buruzko ikerketa-proiektu bat bultzatuko du 3.000 eurorekin. Xehetasunak eman dizkigu elkarteko Yoli Martinek
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mai 21 0
Goierriko hitzako Arkaitz Apalategik, aste guztian paperean, baita online izango dituzten albisteen berri eman digu.
2021-05-17 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Mai 21 0
Giro petrala eta desatsegina ipar mendebaldeko haize zitala pixka bat mugituaz baina lainoak sareago direla ateri eta eguzkiaren agerraldiek apur bat alaituko dute giroa gutxi goxatuko den arren. Isobarak jita desegokian, haizea jita txarrean dezente mugituaz eta tenperatura behean, garaiari dagokiona galanki zapuztuaz. Garbi samar eta ateri mantentzea alde ona baina mendebaldetiko haize freskoak asko mikaztuko du dezente mugituaz. Badirudi egun batzuetan tankera berdintsua mantenduko duela.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 21 0
Andoni Calvorekin EUROVISION jaialdiaren inguruan hitz egin dugu. Proban jarri gaitu eta Eurovision jaialdiko hainbat galdera egin dizkigu.
2021-05-14 OSOA SUKALDARITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Mai 21 0
OSOA SUKALDARITZAko Vanessa izan da goizerokoan, Salto Trainningeko Jurgi Fernandezekin. COVId 19a pairatu dutenei, kirola egitea komeni ote zaienaren inguruan hitz egin dugu.
ZUMALAKARREGI MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 21 0
Maiatzaren 18an nazioareko museoen nazioarteko eguna ospatuko da. Hori horrela Zumalakarregi museokoek programazio berezi bat prestatu dute. Xehetasun guztiak, museoko komunikazio arduraduna den Eider Arrutik azaldu dizkigu.
LYME GAIXOTASUNA, AKAINEK ERAGINDAKOA/NAIARA OLAGUE
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 21 0
Lyme gaitza edo Lyme borreliosia gaixotasun infekzioso multisistemikoa da, Borrelia burgdorferi bakterioak eragindakoa, akainen edo kapazten bitartez transmititzen dena. Eritasunak larruazalari, nerbio-sistemari, bihotzari eta artikulazioei eraso egiten die. Naiara Olague , gaixotasuna duen neska da eta bere testigantza kontatu digu.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 13 Mai 21 0
SUSTATUko Luistxo Fernandezek albiste bitxi hauel ekarri dizkigu,Applek musika digitalaren alorrean egiten duena salatu du Europako Batasunak eta Albiste agregatzaile bat erosi du Twitterrek eta itxi egin du.