All posts by Segura Irratia

Archives Author

2021-05-25 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Mai 21 0

Gaur haizeak ipar ekialdetik joko du suabe eta hoberantz eragingo dio eguraldiari, ateri mantendu eta hodeiak saretzen direla. Goizean estali samarra baina eguerdirako oskarbi guneak bistaratuko dira eta eguzkia bistan dela, arratsalderako giroa galanki goxatuko da. Joera bikaina sumatuko zaio eguraldiari hobekuntza galanki nabarmenduaz, astean zehar udaberri giro bikainarekin. a maiatzak gusto ona uzten digun eguraldiaren aldetik.

IRAGARKILABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 21 0

Iragarkilaburrak. euseko Sara Etxebestek goierriko eta inguruko iragarkiak ekarri dizkigu. Blogean dituzten atal interesgarrien laburpena ere egin digu.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 21 0

GITBko Ainhoa Ibañezek astean zehar izango dituzten edukien inguruan aritu zaigu hizketan.

2021-05-24 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Mai 21 0

Kaskartze aldera egingo du berriro mendebaldetiko eraso batek harrapatuta, giroa galanki petralduazTenperatura asko jaitsiko da ipar partean behintzat eta hotz sentsazioa asko nabarmendu ipar mendebaldeko haizea dezente mugituaz. Zeru sabaia erabat estalia eta euria dezente goiz partean eta arratsaldean ateriago baina goibel. Horrela ia-ia negu giroa gaur eta bihar ere petral, pixka bat alaiago eta ateri egongo bada ere. Badirudi ondorengo egunetan dezente nabarmenduko dela hobetzeko joera.                                                  

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mai 21 0

Andoni Calvok aste honetan ere, EUROVISION jaialdiaren ingurukoka ekarri dizkigu. Aste honetan 2 finalaurreko izan dira jaialdian eta biharko finalean sailkatu diren musikariak ezagutu ditugu.

OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ ETA NEREA SEGUROLA

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Mai 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanessa Blazquez eta Nerea Segura nutrizionista izan ditugu, elikadura eta hidratazio egokiaren inguan ahokuak eman dizkigute , gure gorputzak ahalik eta onoen funtzionatzeko.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mai 21 0

Signal-en iragarkiak, Facebooken trikimailuak agerian uzteko etaWhatsapp uztekotan, Watomatic-ek trantsizioan lagun zaitzakela aipatu digu Sustatuko Luistxo fernandezek

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika