All posts by Segura Irratia
Archives Author
GORKA LIZASO
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Aza 21 0
Sin Mala Intencion taldeko Gorka Lizasok beste behin guk proposatutako lau hitz hauekin; movember, Glasgow,Cumbre vieja eta Pablo Casado, ETA EZ DA GUTXI kantua sortu du.
BETZAIDA URTAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Aza 21 0
Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak, haurrentzako kaleratu berri duen”MALEN ETA ITSAS IZARRA” liburuaren aurkezpena egin digu
2021-11-16ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Aza 21 0
Berdintsu mantenduko da eguraldiaren izaera giro kaskar eta petralarekin. Haizea iparretik pixka bat mugituaz, galanki mikaztuko du giroa tenperaturak beherako joera mantenduko duelarik. Euria gehien ipar partean botako du. Hegoaldean ere zipriztin batzuk bai zerua estali samarra dela eta ipar haizea zakar dabilela, giroa mikatz eta desatsegina hor ere. Beraz, oro har egun hauetan makur portatuko da eguraldia elementuak modu txarrean direla.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Aza 21 0
Marisa Barrena wikilariak gaurko egunez jaiotako bi emakume naparren aipamena egin digu eta baita atzoko egunez zendu ziren eta nahiz eta itzalpean egon, lan haundia egin zuten beste bi emakume aipatu dizkigu.
2021/11/15eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Aza 21 0
Gaur ere atzoko tankerari eutsiko dio elementuak modu txarrean direla, giroaren mikatz puntua areagotuaz. Haizea jita berdintsuan baina tenperatura zertxobait beherago dela, txartze alderako joera sumatuko zaio eguraldiari negu tankerarekin. Ipar haize petral horrekin ipar partea gaztigatuko du baina Euskal Herriaren hegoaldea ipar haizeak gaztigatuko du gehien hor biziago eta temati mugituko delarik. Gainera egun batzuetan berdintsu iraungo du eraso honek giro amorragarria mantenduaz.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ZERAINEN
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Aza 21 0
Olentzero eta Mari Domingi Aizpean izango dira abenduaren 18 eta 19an. Zeraingo Turismo Bulegoko Illazkik informazio guztia eman digu.
GITB
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 15 Aza 21 0
GITBko Ainhoa IbaƱezekin telebistan izango dituzten aste guztiko edukien errepasoa egin dugu.
JOSEBA IRAZOKI ZUZENEAN IKUSTEKO HEMEN
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Aza 21 0
ARAZOAK MEDIO, ERABILI HONAKO LINKA KONTZERTUAK ZUZENEAN JARRAITZEKO
IBILI BEDI ETA JOSEBA IRAZOKI&LAGUNAK, ZUZENEAN HEMEN
