All posts by Segura Irratia

Archives Author

IBARRAKO PIPER AZOKA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ira 22 0

IBARRAKO XXII.AZOKA IRAILAREN18AN IZANGO DA. IXIAR ARRATIBEL HAUSPOA ELKARTEKO KIDEA IZAN DUGU AZOKAREN BERRI EMATEN.

ZERAINGO AZOKA EKOLOGIKOA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Ira 22 0

Igande honetan ospatuko da beste urte batez Zeraingo azoka ekologikoa. Gurekin izan da Illazki Azaldegi Turismo bulegoko arduraduna.

2022-09-14EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Ira 22 0

Apur bat galduko du gaur eguraldi onaren mailak hego haizea mugitu eta hodeiak trinkotuaz. Goizean eta iluntzean tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi izango da hori eta giroa kaskartu ere ez da asko egingo. Hurrengo egunetan ere badauka euri zaparrada potoloagoak barreiatzeko itxura. 

BUSHCRAFT/EGOITZ SALSAMENDI

Goizerokoa, Irratsaioak 13 Ira 22 0

Bushcraft-a basoan, aire librean eta ingurugiroa kutsatu gabe, bizitzeko gaitasun eta ezagutza multzoa da. Egoitz Salsamendik, Basque Bushcraft Society-ko kideak elkartearen eta afizioaren beraren nondik norakoak kontatu dizkigu.

2022/09/13 eguraldia /joxe landa

Eguraldia, Irratsaioak 13 Ira 22 0

Hego haizea mugituaz hodeiak trinkotzen mantenduko dira. Iluntze aldera euri tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi bota eta tenperatura gutxi jaitsiaz bero mantenduko da giroa. Kanpoak euri premian jarraituko du hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik. Hala ere baditeke astean zehar euri gehiagoko boladak izatea. Ea bazterrak dezente bustitzen dituen baina ez da komeni asko hoztea ere.

MARISA BARRENA

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ira 22 0

Marisa Barrena Wikilariari esker, gaur Garbiñe Alustiza zeraindarra, Begoña Sopelana Iurretarra eta Eibarko raketista profesionala Maria Luisa Alberdi ezagutu ditugu.

KORAPILOAK

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Ira 22 0

Amesgile argitaletxeko Betzaida Urtazak bere azken eleberria aurkeztu digu ,KORAPILOAK izenekoa. Bizirik dauden sei istoriok osatzen dute eleberri hau. Liburua idazteko Maitane Ormazabal eta Xabin Fernandezen kolaborazioa izan du.

GOIERRIKO 13. HAMABOSTALDI EKOLOGIKOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 08 Ira 22 0

Irailaren 8tik 22ra Goierriko XIII. hamabostaldi Ekologikoa ospatuko da eta gurekin izan dugu Intza Barandiaran Otsotarrakeko kidea programaren berri emateko.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Goizerokoa, Irratsaioak 05 Ira 22 0

Atzoko tankerari erabat eutsiaz, bikain portatuko da gaur ere eguraldia elementuak modua onean direla. Zeru sabaiko hodeiak pixka bat trinkotuko dira baina ateriari erabat eutsiaz, tinko mantenduko da uda giroa tenperatura goian dela. Zenbait lekutan beroegi baina kostaldean tamaina egokian dotoreziak eta goxotasunak bazterrak alaituaz, hego haize leunaren igurtziak areagotuta. Euri premiak areagotzen baina kanpoan ibiltzeko aproposa, itzala aukeratuaz, eguzkiak zorrotz jipoituko duelarik.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika