All posts by Segura Irratia

Archives Author

EDORTA UNAMUNO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Aza 22 0

Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno Biologo Teknikariarekin gaurkoan kontzeptu berriak ezagutu ditugu eta hegazti leuzistikoak eta albinoen arteko ezberdintasunak zeintzuk diren ikasi ditugu.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 14 Aza 22 0

Asko aldatuko da gaur eguraldiaren martxa kaskarkeria nagusituaz. Hori izango da protagonista astean zehar garaiari dagokiona gehiago nabarmenduaz. Eguraldiaren elementuak modu txarragoan mantenduko direlarik udazken tankeraren alde txarra erakutsiko du. Haizea zakar antzean mendebaldetik mantenduaz eta eguratsa zikin lainotzarrak arrastaka direla. Tenperatura dezente beherago dela giro bustia eta petrala aste guztian.

GOIERRIKO HITZA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 14 Aza 22 0

 

Asteko albisteen errepasoa egin dugu Goierriko hitzako lagunekin. Ostiralean kaleratu zuten Goiberri bereziaren inguruan hitz egin dugu.

IKER ELDUAYEN ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Aza 22 0

Iker Elduayen zinema adituak proposamen hauek eta gehiago egin dizkigu:

‘As bestas’, Sorogoyen,’Capitana Nova’,’Emilia’ (dokumentala).Telesaiak;’The Crown’ Netflix,’La ruta’ Atresplayer eta ‘Filma atzeratuetan: ‘The Queen’ eta ‘El día de la bestia’

2022/11/11 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Aza 22 0

Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio pausotxoa hobetze aldera emanaz, haizea suabea hegotik dela. Zeru sabaia erabat garbi eta eguratsa garden direla udazkenaren opari berezia bikain nabarmenduko da, dotorezia eta giroaren goxotasuna maila berezian direla. Ipar mendebaldean borraska handia geldi eta antizikloi galanta Europa aldean tinko. Egunsentiko freskura izango da gaurko akatsik handiena baina gutxi iraungo du eta dotore eta goxo egongo da egunean zehar.

TXUKUNTZEN MAITANE ORMAZABAL

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 22 0

tXUKUNTZENEKO Maitane Ormazali, etxeko zein laneko mantenuaren eta ordenaren inguruan gure entzuleek dituzten kezkak eta galderak aipatu dizkiogu eta aholku praktiko eta errazak eman dizkigu.

ZERAINLAB/ UDAZKEN KULTURALA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 22 0

ZERAINLAB elkarteko Andoni Alustiza eta Jexux Ezeizabarrena izan ditugu estudioan gaurtik hasi eta abenduaren 3a bitarte antolatu duten udazken kulturalaren berri emateko.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Aza 22 0

Sustatuko Luistxo Fernandezekin gai hauek jorratu ditugu: egunean behin galesko bertsioan, Oinarrizko Mastodon pilulak txiolari euskaldunarentzat eta ZAPLA! podkasta.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika