Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Nagore Salinas eta Pablo Genua ikasleak ezagutu ditugu. Biak C1 mailan daude eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu
Lazkaoko Udalak, Gerriko Kultur Elkarteak eta Maizpidek, elkarlanean, duela bi hamarkada baino gehiago martxan jarritako proiektua da Mintzalaguna.Astean behin, Lazkaoko euskaldun zahar bat eta Maizpideko bi ikasle elkartzean datza. Jardun horren helburua, Euskara modu naturalean eta jatorrean praktikatzea da. Hizkuntzaz gain, giza harremanak landu eta elkarreragin horren bidez areagotu nahi da ikasleen ahoz komunikatzeko trebetasuna. […]
Miren Basurtok, Hilabete izenen etimologiaz eta esanahiaz aritu zaigu gaurko saioan. Euskararen batasunaren eta zehaztasunaren mesedetan, izen batzuk hobetsi eta zabaldu dira, baina euskalkietan beste izen batzuk ere erabili izan dira: horietako asko nekazaritzari lotuak eta euskaldunontzat esanguratsuak, gure arbasoen bizimoduaren adierazgarri baitira.
Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Helene Haindalian eta Francois Ranbaud ikasleak ezagutu ditugu. Biak euskera ikasten ari dira eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu
Urte berria hasi berritan, asmo edo erronka bat ekarri digu Miren Basurtok: lehen hitza beti euskaraz egitera animatu gaitu. Azkenaldian izan dituen esperientzia batzuen berri emandigu lehen hitza euskaraz egitera animatzeko.
Gaur, euskal pilotaz aritu gara Miren Basurtorekin; Euskal Herriko kiroltzat hartzen diren jokoen artean ezagunenez, seguruenik. Ados pilota Elkartearen V. Binakako Txapelketako partida batzuk Goierrin jokatuko direnez (Olaberrin, Zerainen, Beasainen eta Legazpin), gaurko saioa pilotari eskaini diogu eta, bereziki, emakumeen pilotari.
Urtea hastearekin batera Bixi bixiko lehendabiziko saioan ahotsak.euseko Izaskun Gaston izan dugu gurean eta gara bateko testigantza politak ekarri dikzigu.
Euskaraz argitaratutako lehenengo liburu inprimatuaren, hau da, Bernat Etxeparek idatzi eta 1545ean Bordelen argitaratu zen ‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan erakusgai dagoela-eta, Etxepare eta bere bi poema ezagutu ditugu pixka bat gaurko saioan Miren Basurtoren eskutik.
Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, izan dugu gaur hizpide Miren Basurtorekin. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen indarkeria da, eta Euskal Herrian ere gertatu da eta gertatzen da.
Urriaren 31an zendu zen Erramun Amundarain “Amunda” ordiziarra. Agur ekitaldia egin zitzaion azaroaren 2an Ordizan eta bertakoak aipatzeaz gain, mezu bat ere helerazio dio Iñaki Muruak Bixi bixin.