10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.
ERDI AROKO AZOKA LEGAZPIN
Apirilaren 4tik 6era Erdi Aroko Azoka ospatuko da Legazpin, baina ez hori bakarrik kontzertuak, emanaldiak eta hainbat ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Honen berri emateko Amaia Aizpurua Legazpiko Udaleko Merkatari eta Turismo Zinegotzia gonbidatu dugu.
Olaberrian “Olaberria 1936-1945” liburua eta “Eraman zutela” dokumentala aurkeztu berri dituzte. Honen inguruan hitz egiteko Olaberriako Olargi Memoria Taldeko kidea den Aitor Urkiola gonbidatu dugu.
Fraisoro Eskola gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Pili Ibañez de Garaio Fraisoro Eskolako Zuzendariaren eskutik; kurtso ezberdinak, Eramus eta Global Training planak, praktikak enpresetan, instalazioak, aurrematikularen eta ate irikien datak,…
MAITE DUT NIRE BURUA BAI/EZ? AUTOESTIMUAZ ZERTXOBAIT
Apirilaren 3an Andoni Salamero Alegiko Kultur etxean izango da “MAITE DUT NIRE BURUA BAI/EZ? AUTOESTIMUAZ ZERTXOBAIT” hitzaldia eskaintzen. Honen inguruan hitz egin digu saioan.
Andoni Calvo kolaboratzaileak, 140 herrialde baino gehiagotako pertsonei egindako Gallup Munduko Inkestaren datuetan oinarritzen den txosten bat ekarri digu gaurko saiora. Herrialdeak zoriontasunaren arabera sailkatzen ditu txostenak.,
Segurako Alkatea den Izarra Urdalletaren bisita izan dugu. Gaurko saioan urteko lehen hiru hilabeteen izandakoaren berri eman digu. Honekin batera aurtengo aurrekontuaz hitz egin digu ere: urteko inbertsioak, proiektu ezberdinen jarraipena, harrera plana,…