Goiturreko zuzendariaren bisita izan dugu. Urte amaierako saio honetan, jaso berri duten Gipuzkoako Zaindari Turismo sariaren berri eman digu eta honekin batera 2025. urteko errepasoa egin dugu ere
Abenduaren 12tik 14ra Lazkaon, Ataunen eta Seguran Liburu eta diska azoka izango da. Gaurkoan gurean Segurako Elorri Kultur Elkarteko kide den Eluska Gerriko gonbidatu dugu informazio guztia eskaintzeko.
Euskaraz argitaratutako lehenengo liburu inprimatuaren, hau da, Bernat Etxeparek idatzi eta 1545ean Bordelen argitaratu zen ‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan erakusgai dagoela-eta, Etxepare eta bere bi poema ezagutu ditugu pixka bat gaurko saioan Miren Basurtoren eskutik.
Segurako Alkatea den Izarra Urdalletak, abenduko saio honetan, urteko errepasoa, herriko obren azken albisteak, urte berriko proiektuak edota agendaren errepaso kontatu dizkigu
Marisa Barrena wikilariak emakume hauel ekarri dikigu gaurko saiora: Maria DEl Villar nafar dantzaria eta idazlea, Dolores Ibarruri Gomez “Pasionaria” bizkaitar politikari komunista eta Maria Frances Nafar aktorea