Irratsaioak

GOI OSASUN LAB

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Ots 21 0

Goi Osasun Lab proiektuko Eukene Barrenetxearekin, azken egunotako datuak aipatu eta testigantzak berriak jaso ditugu eta proiektuaren garrantziaz aritu gara

2021-02-23ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Ots 21 0

Txukuntzeko eta epeltzeko joerarekin tankera ona agertuko du eguraldiak. Goizean fresko samar baina hego haize leunak azkar konponduko akats txiki hori eta oskarbia nagusi dela bikain mantenduko da eguraldia. Egunean zehar dotoreziak eta goxotasunak asko irabaziko dute eguzkiak lagunduta. Hego haize leunak giroaren hobetze nabarmen hau bermatuko du. Bi egun behintzat zoragarriak izango dira eguraldiaren elementuak modu onean direla, batez ere kostaldean.

IRAGARKILABURRAK.EUS/SARA ETXEBESTE

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Ots 21 0

iragarkilaburrak.euseko Sara Etxebestek ,normalean aipatzen ez ditugun hainbat ataletan topatu ditugu Goierriko iragarkiak aipatu dizkigu.
Maiz hitz egin dugu etxebizitzari edo lanari buruz. Baina hil honetan horrelakoak ere baditugun
arren, ibilgailuak, altzariak edo ekitaldiak ere nabarmendu nahi izan ditugu.

GOIERRIKO HITZA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Ots 21 0

GOIERRIKO HITZAko Iñaki Gurrutxagak, aste honetako hitzan izango dituzten edukien berri eman digu, baita GOIBERRI aldizkariari begira ere jarri gaitu.

2021-02-22ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Ots 21 0

Eguraldi kaskarra euria galanki botaz eta tenperatura jaitsi ere bai negu giroa nabarmenduaz, mendi puntak zurituta. Zaparrada mardul horiek trumoia ere izango dute tartean txingorra botaz. Beraz, gaur oso eguraldi txarra batez ere goiz partean negu giroarekin. Arratsaldean hobetzen sumatuko da egun batekoa izango delarik txarraldi hau eta bihartik hobekuntza nabarmena hegoaldeko joera berriro martxan jarriz. Horrela, berriz ere, on aldi polita martxan.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Ots 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak Aste Santutako oporrei begira jarri gaitu, baita EUROVISION jaialdiko hainbat datu eman dizkigu.

2021/02/19 KO EGURALDIA-JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Ots 21 0

Goizeko freskuraren akats txiki hori segituan konponduko du eta gerora asko epelduko da, hego haizea pixka bat mugituaz. Zeru sabaia garbi samar dela, dotoreziak ere asko irabaziko du, batez ere ipar isuri aldean, epeltasuna kostaldean nabarmenduaz. Isobarak jita onean direla dotorezi polita eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Goxotasuna maila egokian dela bikain portatuko da eguraldia eta asko irabaziko du egun hauetan. Beraz, oraingo honetan asteburu bikaina batez ere kostaldean eguzkia bistan eta eguratsa lehor dela.

OSOA SUKALDARITZA/ VANESSA BLAZQUEZ

Goizerokoa, Irratsaioak 19 Ots 21 0

Osoa sukaldaritzako Vanesa Blazquezek Pandemiak eragindako zehar kalteak ekiditeko kirola eta errezeta osasuntsuak proposatu dizkigu.

Sustrai Fruta dendako Alberto Vesgak bere lankide kuttuneatko bat omendu nahi izan du.

Goizerokoa, Irratsaioak 18 Ots 21 0

Atzokoan, Sustrai Fruta dendako lagunekin egiten dugun asteazkeneroko tartean, Albertok lantaldeari buruz hitz egin eta hauetako kide garrantzitsu bati, merezitako omenaldi bat egin nahi izan zion.
Jaiotzez Burgoskoa den Ricardo del Riok erretiroa hartu zuen atzo Ordiziako ferian, fruta salmentan 51 urteko ibilbidea egin eta gero.  (Argazkia GoierrikoHitza)

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika