Irratsaioak

SUSTRAI FRUTA DENDA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mar 21 0

SUSTRAI FRUTA DENDAKO Alberto Vesgarekin , sasoiko produktuak aipatu ditugu, facebook bidez martxan jarri duten lehiaketaren berri eman digu eta azokak duten garrantziaz hitz egin dugu.

2021-03-10eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Mar 21 0

Hobetze nabarmena gauzatuko da gaur eguraldiaren elementuen tankera erabat aldatuta. Kantauri iparraldean ekialderantz igaroko den borraskaren aurrekaldeak hobekuntza nabarmena gauzatuko du lurralde honetan, tenperatura asko igo eta zerua garbi dela. Dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziko dute.

2021-03-09KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Mar 21 0

Atzoko tankerari eutsiko dio, oraindik ipar haize petrala temati dela. Lainoak arrastaka giroa umelduaz eta lanbro euri pixka bat barreiatuaz. Beraz, gaur ere grazia gutxiko eguraldia baina bukatzear egongo dela ematen du iluntze aldeko tankera ikusita. Horrela gaur bukatuko da temati mantendu den kaskarraldi hau eta bihartik udaberri giro petoa dotorezia eta epeltasuna nabarmenduaz. Iparraldeko borraska baten isobarak jita onean direla, hurrengo egunetan ederki bermatuko du on aldi bikaina.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/FAMILIA MOTAK

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mar 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, egun gizartean dauden familia mota ezberdinen inguruan hitz egin digu.

SIN MALA INTENCION/GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mar 21 0

Gaur Sin Mala intencion taldeko Gorka Lizasori arnas pixka bat hartzen utzi diogu eta ez diogu erronkarik proposatu. Baina aurreko astean bere urtebetetzea izan zenez, sorpresa txiki , polit bat eman diogu.

ERRIGORA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mar 21 0

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, ekoizteko erak alda daitezen, kontsumitzeko moduak aldatzeko bide bat proposatu nahi dizu. Izan ere, gaurko kontsumoaren araberakoa izango da biharko ekoizpena. Martxoaren 4tik 24ra Agerreko (Nafarroa hegoalde eta erdialdeko) oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

 

SAN TELMO MUSEOA/JUANTXO EGAÑA

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mar 21 0

san telmo museoak kearen eta lanbroaren artean , Sigfrido koch Bengoechea argazki erakusketa aurkezten du. erakusketak 150 irudi inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak, eta Lee Fontallenak eta Juantxo Egañak komisariatu dute. Otsailaren 18tik maiatzaren 23arte egongo da ikusgai

MIREN BASARAS

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mar 21 0

Miren Basaras euskal mikrobiologoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan irakasle Bizkaiko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean. COVID 19aren eungo egoeraz eta txertoaz aritu gara.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Mar 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak, gai asko ekarri dizkigu kontatzeko, besteak beste, EUROVISION, FEROZ sariak…

FEROZ SARIAK: PATRIA TELESAILA/ELENA IRURETA

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Mar 21 0

Elena Irureta aktoreak, ‘Patria’ telesailean burututako paperagatik FEROZ saria jaso du.

 

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika