Irratsaioak

YOGURINHA BOROVA

Goizerokoa, Irratsaioak 17 Mar 21 0

Yogurinha Borovak GEHITU elkartearekin elkarlanean egindako abestiak aurkeztu dizkigu.”BIZITZA DA GORPUTZA ETA ASKATASUNA BIHOTZA” , “AUSARTEN KLUBA”, “EMAKUMEA”. “MERI, MARI ETA LARI” haurren ikuskizunari buruz ere hitz egin dugu berarekin.

BASERRIA LEHIAKETA/JOXE ETXEZARRETA SEGURARRA

Goizerokoa, Irratsaioak 16 Mar 21 0

EITBko BASERRIA lehiaketan parte hartu du Joxe Etxezarreta Segurarrak. Lan ederra egin du bertan eta bertako kontakizunak kontatu dizkigu .

2021-03-16ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Mar 21 0

Kaskarkeria areagotu egingo da ipar mendebaldeko haizea mugituaz. Kostaldean laino baxu trinkoagoak barreiatuko ditu euri lardatsa dariela baina pixka bat barrukaldeago gehiago nabarmenduko da kaskarkeria hau. Agian mendi puntak zuritu ere bai negu giroa nabarmenduaz. Gainera haize zital horrek asko mikaztuko du giroa batez ere ipar isuri aldean. Tankera txarra sumatzen zaio gerorako ere. Europa aldeko depresioek modu txarrean harrapatuko dute lurralde hau negu giroa nabarmenduaz.

2021-03-15eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 21 0

Kaskarkeria apur bat gutxituaz, gaur pixka bat hobea baina ez da asko nabarmenduko ipar haize zitalak laino baxuak arrastaka ekarriz. Giro umela eta hezea batez ere ipar isurialdean. Hegoaldean zertxobait hobea, ostarteak nagusi direla. Isobaren mugimendu txiki batek eragindako aldaketatxoa izango da gaurko hau baina bihar berriro ere kaskartze aldera egingo du. Ipar haizea mugitu, euri lanbroa barreiatuaz lainoak trinkoago eta tenperatura beherago direla, giroa dezente mikaztuko da. Hurrengo egunetan joera hori mantenduko du.

GOIERRIKO GURUTZE GORRIA/KOLDO MUÑOA

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 21 0

Goierriko gurutze gorriko lehendakai den Koldo Muñoak, beraien zerbitzu baten berri eman digu. Enplegu zerbitzuari buruz aritu gara solasean.

URRUP ANTZERKI TALDEA/ MUJERES DE OJOS GRANDES/ROSA rOJO

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 21 0

ROSA ROJO URRUP ANTZERI TALDEKO ZUZENDARIAk ,Angeles Mastretta idazlearen Mujeres de ojos grandes liburuan oinarritutako obraren estreinuaren berri eman digu.  martxoaren 17 an izango da estreinaldia .

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Mar 21 0

GITBko Ainhoa Ibañezekin asteko edukiak errepasatu ditugu eta ATEAK ITXI, LEIHOAK IREKI(itxialdiaren urteurrena gogoratzeko saioa. programaren berri eman digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika