Irratsaioak

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0

Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, ipuinek haurrengan dituzten onuren inguruan hitz egin digu.

SIN MALA INTENCION/GORKA LIZASO

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0

Sin mala intencion taldeko Gorka Lizasok gaurkoan ere gogotxu ekin dio guk jarritako erronkari. Bere diskoko TELEBISTA IZAN PIZTURIK kantuaren doinuekin, eta guk emandako lau hitzekin; ERREALA, ZEGAMA-AIZKORRI, KONTRAESANAK, ROCIO CARRASCO, abesti ederra sortu du.

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 06 Api 21 0

SAN TELMO MUSEOko lagunak izan dira Goizerokoan. Saskigintzaren inguruko jarduerak jarri dituzte martxan eta hilaren 11rarte izango dira

2021-04-06ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Api 21 0

Gaur eguraldi petralagoa tenperatura beherago dela. Ipar haize zitala eta hodeiak arrastaka. Umel eta euri mehatxuarekin bazterrak busti ere bai pixka bat. Agian lurrarentzat behar adina ez baina giroa motel mantenduko da grazia gutxiko eguraldiarekin. Mendi puntaren batzuk elurrak zurituko ditu baina ez da asko izango. Bihar goizean izotza leku askotan baina egunean zehar hobetzeko joera sumatuko zaio, hobetzeko aldaketaren zantzuekin.

2021-03-31ko BIX-BIXI/ UXUE ALBERDI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Aste honetanBIXI-BIXI aritu ohi garen ordu berean lasai-lasai arituko gara UXUE ALBERDIrekin hizketan. Dendaostekoa azken liburuaz eta beste hamaika kontu eta hausnarketa. Ordu bete UXUE ALBERDIREkin. Asteazkenean 12k eta 5ean

KELLESENSA ONG/ AINHOA MONTES

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Eman orain zure dohaintza KELLESENSA ONGari berauen programak garatzen laguntzeko kanpaina martxan jarri dute.Ekarpen txiki batekin, irribarre bat marraztu dezakegulako. Hori azaldu digu erakundeko Ainhoa Montes Berastegiarrak.

EKAINBERRI

Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mar 21 0

UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak aurkitu lurralde honetako kulturaren jatorrietara eramango zaituen zentzumenen bidezko bidai batekin erreplika zoragarri honen bitartez. Zure bisita osatu duela 14.000 urte gune honetan bizi ziren pertsonen bizimodua, ehizatzeko era edo sua egiteko modua sentituz.

2021-03-31ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Ez da bat ere aldatuko eguraldiaren martxa antizikloiaren isobarek lurralde hau modu onean hartuko dutelarik. Zeru sabaia ia erabat garbi eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin dela, giro goxo eta atsegina elementuak modu onean direla, hego haizea baretuaz. Beraz, gaur ere eguraldi on ona lurralde guztian.

GOITUR/ NIKO OSINALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Mar 21 0

GOITUR-eko Niko Osinaldek Goierrin ,egungo turismo sektorearen egoera nolakoa den baita aste santuari begira egongo den okupazioaren inguruan hitz egin digu.

SONAKAY MUSIKA TALDEA/ERREALA Y OLÉ ABESTIA

Goizerokoa, Irratsaioak 30 Mar 21 0

SONAKAY talde errenteriarrak, flamenkoa eta euskara uztartzen dituen musika taldeak, magia egin du sortu berri duen txuri-urdin abestiarekin.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika