Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 12

Eguraldia, Irratsaioak 12 Api 19 0

Goiza fresko igaroko dugu , baina poliki poliki tenperaturak gora eta ostarteak zabalduko dira.

Asteburuan berriz, udaberriko giro polita.

EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 11

Eguraldia, Irratsaioak 11 Api 19 0

Gaur giro goibela izango dugu. Iluntzean zaparrada ederrak botako ditu. Astebururako udaberri giroa etorriko da.

GURE IRAGANA ORDIZIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Api 19 0

Nerea Iraola eta David Cano izan ditugu gurean. Gure iragana proiektuaz eta San Bartolome ermitan egin dituzten indausketa lanen inguruan aritu dira solasean.

EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 10

Eguraldia, Irratsaioak 10 Api 19 0

Eguraldi goibela izango dugu gaur. Eguardi aldera ostarteak agertuko dira baina arratsaldean berriz ere euritara joko du.

GIZALDE-ANDER LARREA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 19 0

Gizaldeko teknikaria den Ander larrea izan dugu gaurkoan. Gizalderen bi hildo nagusiak azaldu dizkigu, boluntario egiteko zer egin behar den…aipatu digu.

ASTEKO SALTOKIA-JULITA MERTZERIA(ZUMARRAGA)

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 19 0

gaur asteko saltokian JULITA MERTZERIA izan dugu. Julita mertzerian sasoian sasoiko eta garaian garaiko barruko zein kanpoko arropa topa dezakegu. Horretaz gain, punta puntako materiala dute eta modan dauten kotoizko mataza koloretsu zein politak dituzte, poltsak, jertxeak edota nahi duzuna egiteko.

Erakuslehioa ere deigarria izaten du Julita Mertzeriak, garaian garaiko apaingarriekin apainduta jartzen dutelako. Gaurkoan KORRIKA 21eko apaingarriez bete dute.

EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 9

Eguraldia, Irratsaioak 09 Api 19 0

Gaur goizean ostarteak izango ditugu eta tenperaturak gora egingo dute. Baino arratsalderako petralaldia dator, giro euritsua izango da nagusi eta tenperaturak ere bera egingo dute.

WIKIEMAKUMEOK-Mentxu Ramilo

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Api 19 0

WikiEmakumeok WikiElkarretaratzeak’ noizean behin egiten diren bilerak dira,‘Emakumeak Wikiproiektuan” lan egiteko asmoz. Bilera horietan, ongietorriak izaten dira proiektu honen helburuekin bat egiten dutenak eta bertan parte hartu nahi duten pertsona guztiak. Guzti honen berri Mentxu Ramilok eman digu.

EGURALDIA JOXE LANDA-APIRILAK 8

Eguraldia, Irratsaioak 08 Api 19 0

Joxe Landak aste osoko eguraldiaren iragarpena egin digu gaur. Aste guztian zehar, euria eta tenperatura bajuak izango ditugu.

ANE OTEGI- OSOA COOKING

Goizerokoa, Irratsaioak 05 Api 19 0

Anne Otegi gaur, Osoa cooking-ek martxan jarri berri duen zerbitzuari buruz aritu zaigu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika