Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 10

Eguraldia, Irratsaioak 10 Mai 19 0

Gaur eguraldi nahasia izango dugu. Tenperatura epelak, euri zaparradak tarteka…Bihar ateriari eutsiko dio, baina tenperaturak behera egingo dute. Igandean berriz, udaberri giro ederra.

YOGURINHA BOROVA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mai 19 0

Yogurinha Borova izan da gaur Segura Irratian eta maiatzaren 21ean aurkeztu behar duen “sentipenak askatu” abestiaren inguruan aritu zaigu.

SEASKA HUR GOROSTIAGA-HERRI URRATS

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Mai 19 0

asteburu honetan euskararen aldeko festa izango da Semperen, Herri Urrats. Seaskako kide den Hur Gorostiaga izan da gurean eta Seaskaren egungo egoera azaldu eta herri urratsera joateko gonbitea egin digu.

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 9

Eguraldia, Irratsaioak 09 Mai 19 0

Eguraldi ederra izango dugu gaur . Goizean fresko baina berehala igoko dira tenperaturak.Oskarbi izango da zerua.Baina illuntzean aldaketa etorriko da eta euritara joko du.

BIXI-BIXI IRRATSAIOA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 08 Mai 19 0

Lierni Elortzak asteazkenero egiten duen Bixi-bixi irratsaioa duzu hau. Gaur, TTAP aldizkariko zuzendaria Monika Belastegi izan da, Gabino Muruak ere euskerazko hitzak egoki erabiltzen erakutsi digu, Iñaki Muruak ere hil berri den Patxi Iraola ekarri du gogora eta azkenik Booktegiko Aritz Branton izan dugu eta Herri Urratxeko zuzendari Ihintza Bidart.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 19 0

Laiotz herri eskolako haurrak izan ditugu gau goizeroko bigarren orduan protagonista. Ahozkotasuna lantzeko saioa egiten dugu beraiekin. Objetu bitxi batzuk jartzen dizkiegu eta beraien lana zer den asmatzea.

EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 8

Eguraldia, Irratsaioak 08 Mai 19 0

Poliki poliki haizea baretzen joango da eta baliteke eguardialderarte euria egitea. Arratsalderako ostarteak irekiko dira eta 20º bueltan ibiliko da eguraldia.

EHUNMILAK ULTRA TRAIL

Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 19 0

Ehunmilak ultra traileko zuzendaria, Andoni Zubeldia, izan dugu gurean. Segura Irratitik jarraipen berezia egingo diogu Ehunmilak lasterketari eta Andoni 15 egunetik behin izango dugu bertsolaritza eta herri kirolak uztartzen dituen saioan. Gaur, lasterketa aurkeztu digu Andonik. Noiz izango den, kilometroak, desnibela, partaideak…

AUTOPISTA ELEKTRIKORIK EZ

Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0

Mutiloko alkate eta Autopista elektrikorik ez plataformako kode den Iñaki Ugalde izan da estudioan. Red electrica de Españak aurkeztu berri duen 3. proiektuaz aritu gara hizketan eta baita zertan eragiten duen honek.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika