
ORKLIDEA: PAUSOKA eta HORBEL Elkarteak 1. EDIZIOKO IRABAZLEAK
2025-06-06
ORKLI Koop. Elkarteko Gizarte Kontseiluak sustatzen duen Orklidea ekimenak baditu lehen edizioko irabazleak. Euskal Herri mailan garatzen diren proiektuei zuzenduriko laguntza programa honek 50.000€ banatu ditu Horbel eta Pausoka elkarteen artean. Goizerokoa Saioan Orklitik Aitana Castaño, Pausoka elkartetik Estibaliz Iruretagoiena eta Horbeleko Maria Rodriguez izan ditugu guren 1. edizio honetako nondi norakoak kontatzeko.