Goizerokoa

10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.

GOIKARAVAN ZEGAMA/XABI ARAKAMA

Badirudi aurten udaran jende askok autokarabanan bidaiatzeko hautua egingo duela. Xabier Arakamak , Zegaman enpresa berri bat iriki berri du, autokaravanen alokairua eskaintzen duena. Xabik bere enpresaren ateak ireki eta barrutik ezagutzeko aukera emateaz gain, autokarabanaz bidaiatzearen abantailak kontatu dizkigu.

ANNE OTEGI /OSOA SUKALDARITZA

Anne Otegik errezeta frexko zein osasuntsua eta aldi berean goxoa prestatu digu.

SAN TELMO MUSEOA

San Telmo museoak ekainaren 2an iriki zituzten ateak. Miren Valverde museoko komunikazio arduradunak , xehetasun guztiak eman dizkigu.

ÑAKO SUKALDARI KOMIKOA

Ñako sukaldari komikoak errezetak eskaintzen ditu umore ikutuarekin twitter bidez. Entzun elkarrizketa hemen.

SUSTATU

Beste ostegun batez ere Sustatuko lagunak prest azaldu dira bitxikeriak kontatzeko.

ANE BARANDIARAN SOFBOL JOKALARIA

Ane Barandiaran softbol jokalari ordiziarrarekin goizerokoan hitz egiteko aukera izan dugu.

PIKUAK WEB SERIEA

Porno feminista egin nahiko duten hiru lagunen arteko harremana izango da websail umoretsu honen ardatz nagusia,Maddi Castro, zuzendaria, eta Amaia Ruiz de Galarreta aktorean kontatu dizkigute xehetasun guztiak.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/ MOTXILADUN HAURRAK

Motxiladun haurretaz hitz egiten dugunean,milaka eta milaka kilometro burutzen dituzten euskal presoen seme-alabetaz ari gara. Haur eta gazte hauek, beraien aita, ama edo aita-amak hilean behin ordu gutxiz ikusteko hainbat eta hainbat kilometro burutzen dituzte. Hauen errealitatea zein den esan digu Idoia Apaolazak.

IL CIRCO ITALIANO BEASAINEN.

Sonya Miranda, Il Circo Italianoko zuzendari artistikoarekin , Beasainen igaro duten konfinamentuari buruz, taldeko baten heriotzari buruz eta BELLISIMO ikuskizunaren estreinaldiari buruz aritu gara.

ASIER DE LA IGLESIA/ TXISPA GARAGARDOA

Asier de la Iglesia zumarragarrak Txispa garagardoa sortu du. Garagardo salmentatik lortutako diruaren %60 esklerosi anizkoitza ikertzeko erabiliko du eta %40 garagardoa ekoizten jarraitzeko erabiliko du.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika

Pribatutasun Ezarpenak

Beharrezkoak

Cookie hauekin zure cookie ezarpenak gorde ditzakegu, webgune honetara sartzen zaren hurrengo aldirako.

PHPSESSID,gdpr[allowed_cookies],gdpr[consent_types]

Advertising

Bisitarien portaera

Cookie hauekin gure webguneko bisitarien portaerak ezagutu ditzakegu, webgunea hobetze aldera. Google Analytics zerbitzua erabiltzen dugu horretarako.

_ga,_gid,_gat

Other

Cookieak