10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.
ANDONI CALVO
Andoni Calvo Japonian izan da oporretan eta gaurko saioan bidai honetan bizitakoak konatatu dizkigu
Aitziber Badiola Personal Shoperra bueltan izan dugu. Gaurkoan, ekitaldi berezien gaiarekin jarraituz, orrazkera eta makillajearen garrantziaz hitz egin digu.
Oporrak Bakean programa martxan da eta, iaz bezala, aurten ere euskal herrira haur sahararrak ekarri nahi dituzte uda pasatzera; harrera familiak behar dira horretarako. Gurean gonbidatu elixabet eizagirre.
Beasaingo arrano kultur elkarteak 40 urte bete ditu. Hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte eta honen berri Joxe Ramon Iraola”Txurdo”k eman digu.