10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.
UR EMAN KONSTELAZIOAK
Ur eman konstelazioetako Lierni Lekuonak, komunikazio asertiboa, bikotea eta patua izan ditu izpide gaurko saioan.
Aitziber Badiola Personal Shoperra bueltan izan dugu. Gaurkoan, ekitaldi berezien gaiarekin jarraituz, orrazkera eta makillajearen garrantziaz hitz egin digu.
Oporrak Bakean programa martxan da eta, iaz bezala, aurten ere euskal herrira haur sahararrak ekarri nahi dituzte uda pasatzera; harrera familiak behar dira horretarako. Gurean gonbidatu elixabet eizagirre.