ERIC ETA WIN IKUSKIZUNA-ANDER LIZARRALDE

2020-03-17

Aurrekariei begiratuz gero,” Ez gara Palestinaz ari” emanaldiak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Dagoeneko sei urte igaro dira Andoaingo Bastero kultur gunean estreinatu zutenetik. Esperientzia aberasgarritzat baloratu zuten partaide guztiek. Publikoaren harrera ezin hobea izan zen eta aurretik eraikitako espektatiba guztiak berehala gainditu zituzten, hala ere, esperientzia berezia eta zenbait unetan zaila ere izan zen, protagonistek bere baitako errealitatea biluzten baitzuten.

Jarraian aurkezten den proposamena (ERIK ETA WIN ikuskizuna), ez da lehengoaren jarraipen bat, nahiz eta aurrekoarekin koherentea ere baden. kasu honetan ere, protagonisten baitako egiak eta esperientziak kontatzen dituzte. Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek, haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratzen dute. Nola erakarri ziren, nola nabigatu duten botere harremanetan, nola elkar lagundu duten, nola konpetitu duten, zein nolako harremanak izan dituzten emakumeekin eta nondik nora hurbildu zatzaizkien, nola ezkutatu eta agertu dituzten zenbait desio eta behar emozional…  Hain agerian ez dauden gakoak aztertzen dituzte, izan jendartearen aurrean erakusten dutena, edo izan izatearen txokorik sakonenean ezkutatzen dutena, onartuak ez izatearen beldur edo maitatuak direla senti dezaten. Gaur egun gizon izateak mantentzen dituen estereotipoen gainean hausnartzen dute, eta orokorrean sumatu litekeen nora-eza ere bistaratzen dute. Gizon eredu berriak sortzea premiazko eginkizuna dugula islatzen dute, eta horretarako erantzun zuzenik ematen ez bada ere, etorkizunera begiratzen duten urratsak xuxurlatzen direla, esan liteke.

IRRATSAIOAK






Egin Iruzkina (0)

You must be logged in to post a comment.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika