Bixi-Bixi

BIXI-BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Urr 19 0

Aste honetan aspaldiko lagunekin pasatuko dugu ordu betea, Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri elkartekoa eta Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna. Berarekin, besteak beste, gazteen irakurzaletasuna bultzatzea xede duen booktuberboom Galtzagorri elkartearen proiektua aipatuko dugu Maddi Orcajo bide lagun hartuta.

Nafarroara ere joko dugu bi gai jorratzeko asmoarekin:

-Errigorak antolatutako Agerraldia egitasmoaz arituko gara Ibai Sueskunekin eta

– Igandean egingo denNafarroa Oinezi buruzko azken ordukoak Maru Eriz koordinatzaileak emango dizkigu.

Euskarari buruzko aholkuak emanez Gabino Muruaren ekarpena ere bai.

BIXI-BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Urr 19 0

BIXIBIXI irrati saioan gurekin izango da berriz ere Iñaki Murua bertsolaria, aurten erehilabetean behin etorriko da kontu kontari. Bertso kontuekin segiz Txotxongilo bertsolariak ikuskizuna aurkeztuko digute protagonistak: Antton Basterok eta Felipe Zelaietak

Etxepare institutukoekin ere arituko gara.Gabino Muruaren ekarpena euskara txukun erabili dezagun astero bezala. Beste hamaika konturen artean.

Euskara biziberritzea helburu astero Segura Irratian segurairratia.eus web gunean eta FM 89.2an entzungai, asteazkenero 12:05ean hasita ordu betez zuzenean. Errepikapenak Ostegunetan (14:00) eta igandetan (8:00). Hitz edo irri euskara taldearen saioa eta Udalaren babesean egin ohi duguna.

BIXI BIXI-LIERNI ELORTZA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Urr 19 0

408. saioarekin hasiko dugu 2019-2020ko zikloa. Aurten ere 34 irrati saio aurreikusten dira, urriaren 2an hasi eta ekainaren 18ra artean, 12.05-13.00 artean asteazkenetan zuzenean. Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldearen irrati saioa da Udalaren babesarekin egin eta Segura irratian entzungai dena. Lierni Elortzak koordinatu eta aurkeztua da, teknikari lanetan Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberria.

Euskararen erabilpena sustatzea helburu Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri taldearen saioa izanik taldeko kide den Alaitz Imazek elkarteak esku artean dituen proiektu eta asmoen berri emango du. Egunean behin lehiaketa da horietako bat eta sortzaileekin ere hitz egingo dugu. Baita UEMAko Gabi Berasatuze, Gabino Murua. Hizpide izango ditugu baita Garabidek antolatutako Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia etaigandeko Kilometroak jaia ere Nerea Altxu koordinatzailearekin.

 

2019-06-19 BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 20 Eka 19 0

Asteazken honetakoa aurtengo 34. izango da.

Euskarari eta erabiltzeari bultzada ematea izanik saio honetako ardatz nagusia denboraldiko azken saio honetan euskara ikasteko edota hobetzeko ahaleginean ari direnei eskaini nahi diegu tarte berezia. Berezia delako ere Taiwaneko Haisul Cy Changek,Ruben MaeztukNafartarraketa Mixel Luro Lapurtarrak eman duten urratsa, ezkon bidaian edota erretiroa hartu eta Maizpide Euskaltegira etorriz. Laida Begiristain zuzendaria ere gurekin izango dugu.

Gainera aspalditik bide lagun ditugun Santos Beloki (Hitz eta esamolde ederrekin) eta Zeles Goitia (Literatur aholkuekin) ere gurekin izango ditugu.

ARABA EUSKARAZ BIXI BIXIN

Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Eka 19 0

Araba euskarazeko Agurne Barruso izan dugu Bixi Bixin. Euskararen alde antolatu duten festarako dena prest dute.

IMA ZESTAU BIXI BIXIN

Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Eka 19 0

Euskarak sexismorik ez duelako ustea zabaldua da; egia da ondoan ditugun hizkuntzak baino zama arinagoa duela, baina maiz erabilera sexista egiten dugu, batere konturatu gabe. Hitz hauek eta beste hainbeste kontatu dizkigu Imak.

IÑAKI MURUA BIXI BIXIN.

Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Eka 19 0

15 egunetik behin Iñaki Murua izaten da Bixi bixin. Entzun kontatzen dizkigun pasarteak.

BIXI BIXI -LIERNI ELORTZA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 29 Mai 19 0

Aurtengo denboraldia hasi genuenean iragarri genuen hainbat monografiko eskaintzeko asmoa. Aste honetan 3.erreportaje bereziaegingo dugu Lazkaotik.

Soinuenea ezagutu genuen urriaren 31an, Mintzola urtarrileko azken asteazkenean 30ean eta asteazken honetan Lazkaoko Beneditarren Fundazioko Dokumentazio gunea ezagutuko dugu BIXI-BIXI.

Hantxe pasatuko dugu ordu bete Juan Joxe AgirrZuzendaria eta Miren Barandiaran Dokumentazio Zentroaren arduraduna lagun hartuta gelaz gela ibiliko gara.

BIXI-BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 22 Mai 19 0

Aste honetan gurekin bixi-bixi Gastibeltza Filmak ezagutuko dugu kide den Manex Fuch antzerkilari eta aktorea bide lagun hartuta,euskal zinemari buruz gogoetatzeko aprobetxatuz. Kristina Ortega Errioxarrarekin berriz nola daraman euskalduntze bideaz arituko gara kontu kontari. Arkaitz Apalategirekin Goierriko Hitzaren paperezkoaren eta sarekoaren arteko zubi lanak egingo ditugu, igandeari begira kanpainan erreparatuz bereziki.

BIXI BIXI SAIOA-LIERNI ELORTZA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 15 Mai 19 0

Hilabetero egin ohi duten bisitan aste honetan Bixi-bixi Zeles GoitiarekinSegurako liburutegiko arduraduna, Igartza sariaren inguruan arituko garaeta Santos Belokik Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteko kideak galtzear dauden hitzak eta esamolde bereziak aurkeztuko ditu San Isidro egun honetan.

Oñatira jo eta Idoia Etxeberriarekin Ingoxonau egitasmoa izango dugu hizpide. Hika, eta bereziki Oñatiko noka jaso eta berreskuratzekohelburuarekin abiatua dutena.

Igandean Lekeition egingo den Ibilaldiaz ere arituko gara antolatzaileekin.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika