Bixi-Bixi

"Euskara eta Kultura Sustatzeko programa."

2024-04-17 BIXI BIXI/ HERNANDORENA BERTSO SARIKETA

Hernandorena bertso sariketaz aritu gara Ortzi Idoaterekin.

2024-04-17 BIXI BIXI/ ITXARO ALUSTIZA

Itxaro Alustizak AITA, AITONA, AITAREN ETA AITATU hitzen etimologiaz hitz egin digu.

2024-04-17 BIXI BIXI/ IÑAKI MURUA

Iñaki Murua izan dugu Osinalde sariaz hitz egiten.

ITXARO ALUSTIZA/BIXI BIXI

Itxaro Alustizak OSPA hitzaren hetimoligia azaldu digu.

2024-03-20 BIXI BIXI/ EUSPODCAST PLAY ETA KIROL ETA JOLAS PROIEKTUAK

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundaziotik , gazteei zuzenduriko EUSPODCAST PLAY eta KIROL ETA JOLAS izeneko proiektuen berri eman digute.

2024-03-20 BIXI BIXI/ ITXARO ALUSTIZA

Itxaro Alustizak Harro eta Herri hitzen etimologia azaldu digu.

2024/03/20-BIXI BIXI/MAIZPIDE EUSKALTEGI BARNETEGIA

Lazkaoko Maizpide euskaltegiko helduen taldekoak izan ditugu bixitan.

2024-03-13 bixi bixi/ AITOR AGUADO, GOIERRIKO KORRIKAKO KOORDINATZAILEA

Euskararen lorratzetan beste urrats bat egingo du Korrikak egun batzuk barru: Euskal Herriaren luze-zabala zeharkatuko du 23. aldiz, 11 egunez eta 10 gauez, 2.700 kilometrotan. Milaka jende bilduko zaizkio errepidean, euskararen aldeko atxikimendu-ariketa masiboenean. Goierrin ere herriz herri dabiltza prestaketa lanetan, gurean gaur gonbidatu Aitor   Goierriko korrikako arduraduna.

2024-03-13 BIXI BIXI/ IÑAKI MURUA

Iñaki Muruak korrikako hainbat pasarte kontatu dizkigu, tartean, Lazkao Txikirekin lekukoa eman zuenekoa.

2023-03-13 BIXI BIXI/ KORRIKA CHILEN

KORRIKA martxoaren 14tik 24ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Irundik Baionarat, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAren lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da. Gaur Santiago de Chilera joko dugu, bertan delako Raimundo , aurtengo korrikako bozeramailea txilen.  

2024-02-28 BIXI BIXI/ ALAITZ IMAZ-PATXI SAEZ

Beasaingo Aittu euskara elkarteko Patxi Saez eta Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarriz, euskara elkarteko Alaitz Imaz izan dira gurean, izan ere, Aittuk APPA HI! aplikazioa, hitanoa ikasteko aplikazioa sortze lanetan dabil.

2024-02-21 BIXI BIXI/ITXARO ALUSTIZA

Itxaro Alustizak maite hitzaren etimologia azaldu digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika