Euskararen lorratzetan beste urrats bat egingo du Korrikak egun batzuk barru: Euskal Herriaren luze-zabala zeharkatuko du 23. aldiz, 11 egunez eta 10 gauez, 2.700 kilometrotan. Milaka jende bilduko zaizkio errepidean, euskararen aldeko atxikimendu-ariketa masiboenean. Goierrin ere herriz herri dabiltza prestaketa lanetan, gurean gaur gonbidatu Aitor Goierriko korrikako arduraduna.
KORRIKA martxoaren 14tik 24ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Irundik Baionarat, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAren lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da. Gaur Santiago de Chilera joko dugu, bertan delako Raimundo , aurtengo korrikako bozeramailea txilen.
Beasaingo Aittu euskara elkarteko Patxi Saez eta Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarriz, euskara elkarteko Alaitz Imaz izan dira gurean, izan ere, Aittuk APPA HI! aplikazioa, hitanoa ikasteko aplikazioa sortze lanetan dabil.
ALDERANTZIZKO MUNDUA, Argentinar euskaldun berri baten bertso, kopla eta rapak guren mundua aldatzeko , bere azken liburua aurkeztu digu Daniel Scott euskaldun argentinarrak.
Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…