All posts by kudeatzailea
Archives Author
2019-2-15 Eguraldia Joxe Landa
Eguraldia, Goizerokoa 15 Ots 19 0
Bete-betean eutsiko dio aurreko egunetako joerari eguraldi bikaina mantenduaz. Antizikloiak, modu onean kokaturik, ederki bermatuko du eguraldi ona Euskal Herri guztian. Garbitasuna eta epeltasuna nabarmen lurralde guztian baina ipar partean gehiago nabarituko da onaren sentsazioa, tenperatura zertxobait gorago dela, fohoen efektua nabarmenduz. Haize leuna hegotik eta eguratsa garden zeru urdinarekin. Horrela dotorezia eta giroaren goxotasuna bikain mantenduko dira.
Sei saioz osatutako podcasta
Albisteak 12 Eka 17 0
Segura irratiaren webgunean, sei irratsaiotako saioak nahi duzunean entzuteko aukera izango duzu. Goizerokoa, Munduari Begira, Itaka, Hamaika Doinu, Euskal Giroan eta Bixi-Bixi dira saio horiek, eta saioa iragan orduko, webgunean izango duzu, nahi duzunean eta nahi duzun lekuan entzuteko aukerarekin. Saio hauek webgune azpiko zerrendara batu ditzakezu, eta bata bestearen atzetik entzuteko zerrendatu.
Gozatu Segura Irratiarekin!
Segura Irratia, online!
Albisteak 15 maiatza 17 2
Segura Irratia online entzuteko aukera prest dago jada. Webgune honetan bertan entzun dezakezu, sei irratsaio desberdinetako azken saioekin batera. Honekin batera, 24 orduko programazioa ere zuzenean jarrai dezakezu.
- 1
- 1/1